Museoen Nazioarteko Eguna gaur (asteazkena) bada ere, Trenaren Euskal Museoak igandean ospatuko du, trenen programazio berezia eskainiz. Ohiko zerbitzuetan erabiltzen ez diren lokomotorak jarriko dituzte martxan igandean:
- 1920ko Babcock & Wilcox lurrun garabia
- Espinal lurrun lokomotora, 1887an egina
- Portugal lurrun lokomotora, 1913an egina
- Euzkadi lurrun lokomotora, 1920koa
- Alsthom 1.003 lokomotora diesela, 1965koa
Goizeko 10:30ean hasita eta 13:30ak bitartean, Babcock & Wilcox lurrun garabiak eta Espinal-ek "mota guztietako maniobrak" eskainiko dituzte. Besteak, berriz, eguneko ibilaldietan erabiliko dira. Hauek izango dira ordutegiak:
- 11:00etan, Alsthom lokomotorarekin
- 12:00etan, Portugal lokomotorarekin
- 13:00etan, Euzkadi lokomotorarekin