Azpeitiko Udalaren Kirol Batzordeak jakinarazi duenez, bihar (ostirala) emango zaio hasiera Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketari. Sei bikotek hartuko dute parte.
Ohi den moduan, partidak Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan, 22:30ean hasita. Kanporaketak maiatzaren 20tik ekainaren 24a arte iraungo dute, eta finala uztailaren 1ean jokatuko da.
Hauek dira parte hartuko duten pilotariak:
A taldean
Bereziartua-San Miguel
Agirresarobe-Jon
Zalakain-Badiola
B taldean
Iribarren-Agirrezabala
Matxin III-Gaztelu
Aizpurua II-Urko
Bihar bi partida jokatuko dira: Lehendabizikoan, Bereziartua-San Miguel bikotea Agirresarobe-Jon bikotearen aurka. Eta bigarrengoan, Iribarren-Agirrezabala, Matxin III-Gazteluren aurka.