Ion Arozena

uztarria.com1 2005ko mai. 19a, 19:00

Ion Arozena
Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi taldea igoera fasea jokatzen ari da. Bi partida falta zaizkie amaitzeko (bat kanpoan eta bat etxean), eta horietako bat irabazi beharra du igotzeko. Ostiral honetan jokatuko dute etxeko azken partida. Iaz ere igoera fasea jokatu zuten, baina, ez zuten lortu EBA ligara igotzea. Horietaz eta beste hainbat gauzetaz, galde ezaiozu Ion Arozenari gustuko duzuna.

1. Bihar partida garrantsitzua, beno oso garrantzitsua. Irabazi ezkero, eta larunbatean Askartzak irabazi ezkero igota. nola ospatuko duzue? Egin behar duzue zerbait berezia? Baldin badago han egongo naiz.
iosu

Bihar afaria dugu Añotan, baina, igotzen bagara hurrengo zapatuan ospatuko dugu. Berezia? Zeozerrek irtengo du, beti irtetzen da.

2. Lehenbizi zorionak denboraldi borobila egin duzuelako, ostiralean jokatuko den partiduan garaile suertatuz gero igotzea posible izango du iraurgik baina igoko al da? Orain urte batzuk arazo ekonomikoak medio egoera berdintsua gertatu zela gogoratu.
Julian Muñoz

Oso zaila ikusten dut igotzea, baina, direktiba hasia dago zer posibilitate ditugun aztertzen, bai diru aldetik, bai plantilla aldetik.

3. Hurrengo urtien segiu ber al dek????
batenbat

Entrenatzaileak nirekin kontatzen badu...

4. Aupa Ion, nik etzakiat ze pasakoan ostireleko partiduen baño eskerrik asko saskibaloye hola zabaltzeatik, ISB-k gaztiekin segiuko al du holako lana eiten?
xabier

Noski, baietz. Gu igo edo ez, Iraurgik gaur egun duen inportanteena, gazte pila bat berriro saskibaloian jokatzen hasi dela da, eta guretzat garrantzitsuena hori da.

5. Balonzezton hasi hitzeanetik neskatan geyo ein al dek????
batenbat

Berdin-berdin: tope!

6. Hurrengo urtien segiu bai???Esan baietz!!!
jarraitzaile bat

Lehen ere erantzun diot holako galdera bati: Entrenatzaileak nirekin kontatzen badu... zeren eta oso zahartua nagoela esaten didate.

7. Zoriyonak joni aurtengo temporadagatik.Nola ikustek ostiraleko partidue ? EBA iyotzie ze implikatzeik? baziok gipuzkoko beste taldeik ? ze autonomiko ekipuk zaudek eban ? presupuesto aldetik posible izengo uan igoera ? Ah ! bazakiau afiziyo haundiye dakekela azkoitiko andremaiko festatan anaitasunako kamisetie jantzita juerga hertzeko. Azpeitiarra izenda noizko lagun Onakeko kamisetikin juerga san ignaziyutan, que menos ez ? suerte ostirelin
kuadri

Ostiraleko partida zaila izango da, baina, pentsatzen dut irabazteko aukerak baditugula, nahiz eta lehenengo bueltan etxean galdu egin genuen Ardoiren aurka.

EBA igotzeak sakrifizio handia eskatzen du, nahiz eta denok probatzeko gogoz gauden. Gipuzkoatik UPV Atletico bakarrik dago maila horretan.

Presupuesto aldetik, ez dakit zenbat diru beharko den, baina, gabonetan aterako dugu mariskada presupuesto hori betetzeko.

Anaitasuna kamisetarena... 'No coment'.

8. Xubi, Joxemi eta hauek Iraurgiren zuzendaritzan zaudek, eta bere garaian Iraurgi historikoko jokalariak izan hituan. Zer esaten dute haiek, zein dela ekipo hobea: ordukoa edo gaurkoa?
Magic

Dinosaurio horiek esaten dute euren garaikoa hobea zela, baina, nik ez dut dudarik: gaur egungoak askoz hobeak gara.

9. Kalean zurrumurrua dabil: eszedentzia eskatu behar omen duzu urtebeterako, ACB liga eta profesionalen bizimodua probatu nahi omen dituzulako. Egia al da?
Jon Agirrezabal

Zurrumurrua dabilenean, egia hor nobait.

10. Igotzea lortzen baduzue,zu zeu,prest egongo al zinateke datorren urtean jarraitzera, kontuan hartuta, orain bezela badira behintzat,partida asko jokatzera Galizira joan behar dela ?.Zerbait entzun det datorren urterako beharbada reestrukturazio bat egon daitekeela baino oraindik ez dago ezer garbirik itxura denez.
ander

Badirudi aurten bezala jarraituko duela, nahiz eta Euskal Federaziotik errestrukturazio bat eskatu den.

Galiziara joango nintzateke mariskada batzuen truke!

11. Sasoi ederra daukak baina adinak ez dik barkatzen. EBA-ra igotzea ez baduzue lortzen, jokatzen segitzeko asmorik ba al daukak?
haundiye

Ez baginake igoko datorren urteari begira zer planteamentu dagoen ikusi beharko nuke, baina, nahiko zaila ikusten dut.

12. Aupa, Iraurgiren partidetan txaranga bat egoteak asko harritu ninduen ni. Ze inpresio egin zizuen jokalarioi, txaranga bat zuek animatzen ikusi eta entzuteak? Zorte on biharko partidan!!
txaragüero

Inpresio oso ona jaso genuen. Egia esan jokatzen ari zarela asko igartzen da txaranga jotzen hasten denean, eta horrek oraindik eta gehiago berotzen zaitu. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet txarangakoei, eta bihar ere gogor jo dezatela, euren beharra izango dugu eta.

13. Aupa Ion!! Garai ederrak ari zarete bizitzen Iraurgin, bi urte segidan EBA-ra igotzeko aukerekin etab. Baina zuei ere iritxiko zaizue lagatzeko ordua, etorkizunik ikusten al diozu orduan Iraurgiri?
Aurrera begira

Etorkizuna ikaragarria! Nahiz eta egia esan, gu zaharron eta orain datozen gazteen artean urte dexenteko aldea egon, lehenago edo geroago talde ederra sortuko da bertako jendearekin. Horrek izan behar du gaur egun Iraurgin gabiltzan guztion erronka.

14. Ze iruitzezatu Iraurgi saskibaloi elkartie iten ai dan lana saskibaloie sustatzeko ume ta gaztien artien?
Leire Larrañaga

Egia esan urte askotan hutsune handia egon da ume eta gazteekin. Urte zailak izan dira jenderik ez zegoelako, ez jokatzeko ez eta gazteak entrenatzeko ere. Horregatik, poztekoa da urteetan lagata egon den jendea berriro ere Iraurgira bueltatzea, lanerako gogo handiarekin: Bai direktiba mailan, baita entrenatzaile mailan ere.

15. 3 urtez EBA ligara igotzeko aukerekin egon zarete, aurten ematen du lortuko dela igotzea. Baina honelako liga baten egoteko behar den dirua lortzen ez bada, zer egitea pentsatzen dezu?
zaletu bat

Denboraldia amaitutakoan pentsatuko dut. Lehen esan dudan bezala, datorren urtera begira zer planteamendu dagoen ikusi behar da. Aurten nahiko izorratuta ibili nahiz lesioak direla tarteko, eta horrek ere eragiten du.

16. noiz utzi ber dek garai ontako generaziyuei pasue?
ezagun 1

Tarteko generazio hori falta da. Nahiago nuke gazte generazioa berahala baletor guri pasoa eskatuz, baina, oraingoz zaila ikusten dut.

17. Zer iruitzen zaizu hainbeste fitxaje egitearena?
zaletu bat

Gaur egun jokatzen ari garen mailan beharrezkoa iruditzen zait kanpoko jendea edukitzea, bertakoekin bakarrik oso zaila ikusten baitut maila honetan irautea. Aurrerantzean Iraurgik duen erronka da bertakoekin maila honetan edo gorago aritzea. Nik uste lortuko dugula, ziur.

18. Azken urte hauetan saskibaloiek azpeitin bultzada handiye eman dikela emateik, zer iritzi dakek horrei buruz ta zein izen dituk motibuek ?
kuadri

Nik uste Azpeitian saskibaloiarekiko afizioa beti egon dela. Gertatzen dena da, urte batzuetan nahiko hila egon dela jenderik ez zegoelako behar zuen bultzada emateko. Zorionez lehengo jendea bueltatu da, eta hauek eman dioten bultzadarekin, berriro ere afizio hori esnatzea lortzen ari gara. Hori da benetan pozgarria.

19. Partido aurreko egune gaur ta, ze afaldu behar dek???
NI

Gaur TAU ikustera noa eta deskantsuan patata tortilazko ogitartekoren bat jango dut (txikia, bihar partidua dut eta).

20. Nohiz ezkondu behar dek Torrente!
Azrael

Argi ibili hadi, ea erori oraindik ez haizen ezkontzen!

21. Egia al da musika berezi bat erabiltzen duzula partida aurretik motibatzeko??? Zein musika??
Aitor Oteiza

Ez. Kantari ibiltzen naiz, baina, ez musika bat bereziki.

22. Hoin 4-5 bat urte hasi nitzen iraurgin partiduek iye astero ikusten, ta zerren ondoriyue dala ustek ordungo bi katu ta pare bat bullaka ikustie gradatan ta hoingo jende hau, nahizta bullan asuntu ez asko aldau. HAu da, zeatik ustek olako iyoerie euki dula Azpeitiko saskibaloiek?
segidore bat

Nik uste ohitura kontua ere badela. Azken bi-hiru urteetan jende dexente hurbiltzen da kiroldegira eta nahiko anbiente polita sortzen dute, behin probatuz gero, berriro probatzeko modukoa. Hori jendearen artean zabaltzen da eta horren ondorio izan daiteke ikusleen kopurua gehitzea.

Agurra

Eskerrik asko galderak bidali dituzuen guztioi, eta bihar kiroldegian ikusiko garelakoan... Aupa Iraurgi!!


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide