Soreasurako ideia lehiaketan lehen saria hutsik utzi dute

Urola Kostako Hitza 2005ko mai. 23a, 17:05

"Aurkeztutako zortzi proposamenetatik inork ez du betetzen, osotasunean, deialdiaren oinarrietan jasotakoa", diote epaimahaikoek

Bigarren eta hirugarren bina sari eman dituzte; bigarren Tarteka eta Winterlong proposamenak gelditu dira (www.urola-kostakohitza.info)

Soreasuko kulturgunea eraiki eta inguruaren hirigintzako antolamendua egiteko ideia lehiaketan lehen saria hutsik uztea erabaki du epaimahaiak: "Aurkeztutako zortzi proposamenetatik inork ez du betetzen, osotasunean, deialdiaren oinarrietan jasotakoa. Eta hirigintza eta arkitektura aldetik emandako irtenbideek ez diote erantzuten inguru horrek behar duen funtzionalitateari".

Baina lehena hutsik gelditu bada ere, bigarren eta hirugarren bina sari banatu dira. Bigarren geldituta, 8.000 euro jasoko dituzte Tarteka eta Winterlong proiektuek. Epaimahaiaren iritziz, hauek dira Tarteka saritzeko arrazoiak: "Eraikinen zehaztapen bolumetrikoagatik, muga urbanoen topografiarekin duen erlazioagatik eta ingururako eskatutako erabilerak garatzeko aukeragatik".

Wirtenlong aukeratzeko, "eraikinen kokapen erakargarrian eta parrokiaren eta Izarraitz mendiaren magaleko paisaia era egokian txertatzen dituen hirigune bat sortu izanean" oinarritu dira.

.4.000 euroko hirugarren saria Kale Irekita eta Hamaika Topagune-k jasoko dute. Epaimahaiak, sariak banatzearekin batera, saritutako lau proposamenen ordezkariekin obra proiektuaren laguntza teknikoa emateko negoziazio prozesua

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide