Atzo (igandea) izan zen Frantziako Estatuan Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma (Frantziako Gobernuak deituta) eta Hazparnen (Azpeitian senidetuta dago 80ko hamarkadatik) ezezkoak irabazi zuen. Bozken %49,16 ezezkoa izan zen; baiezkoa, %46,80.
%100ean, Hazparneko emaitzak:
Errolda: 4.382.
Abstentzioa: 1.211 (%27,64).
Botoen emaitzak:
Bai: 1.484 (%46,80).
Ez: 1.559 (%49,16).
Boto zuriak + baliogabeak: 128 (%2,92).
Frantziako Estatuan ere ezezkoa irabazle (bozken %55), nahiz eta indar politiko nagusiek aldeko botoa eskatu, PSF bananduta agertu bada ere. Parte-hartzea %69,8koa izan da.
Ipar Euskal Herrian baiezkoak irabazi du, ozta-ozta, bi mila botogatik: bai (%50,63), ez (%49,36). Parte-hartzea %69,4koa izan da. Ipar Euskal Herrian dauden alderdi politikoen artean, UMP, UDF, EAJ eta PSF (iritzi desberdinak zeuden) alde agertu ziren, FN, EA, Batasuna eta PCF kontra, eta ABren militantziaren %52 ere kontra. Sindikatuen artean, CFDT alde, eta LAB, CGT eta ELB kontra.
Azpeitian joan otsailaren 20an izan zen Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma (Espainiako Gobernuak deitu zuen Espainiako Estaturako), eta Azpeitian ere ezezkoak irabazi zuen: %58,36. Bai, %38,46k esan zuten. Espainiako Estatuan baiezkoak irabazi zuen, Hego Euskal Herrian ere bai.