Sanjuandegiko jaiak hastear dira

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 2a, 15:06

Aurten aurreneko aldiz erlojupeko txirrindulari proba antolatu dute, "egitaraua osatu eta giro pixkat sortzeko" (www.urola-kostakohitza.info)

Igandean amaituko dira festak, suzko zezenarekin

Joan den asteburutik tantaka baina egunero zerbait egin da Sanjuandegin. Horrela, biharjaiei hasiera emateko botako duten txupinazoari aurre hartu nahi izan diote Sanjuandegiko Festa Batzordekoek. Suzirien danbatekoekin batera jaietako egun nagusiak hasiko dira, asteburukoak alegia.

Heldu, gazte eta haurrentzako ekitaldiekin osatu dute Festa Batzordekoek egitaraua, baina ekitaldi berririk ere bada tartean, kirol ekitaldia da hau: erlojupeko txirrindulari lasterketa da. Jexux Arakistain Aitzaki-ren ideia izan zen proba antolatzea. "Egitarauan tarte bat zegoen eta hori betetze aldera eta giro pixkat sortzeko Sanjuandegitik OƱatzera, 4,7 kilometroko erlojupeko lasterketa antolatu dugu. Gainera, txirrindularitzako zaleek edo zikloturistek era honetako probak gustuko dituzte", dio Aitzakik. Antolaketa txukun bat eskatzen duen proba baldin bada ere "kostu" handirik ez duela dio. Bukaeran irabazleentzat sariak egongo dira, eta beste sari batzuk parte hartzaileen artean zozkatuko dituzte. Proban izen-ematea doan da, eta aurrez ematea komeni dela diote antolatzaileek, 943 150738 telefonora deituta.

Barraka eguna gaur

Sanjuandegin festetan murgiltzen ari dira egun hauetan, eta bada egitarauaz kanpoko ekitaldirik ere. Gaur, Sanjuandegin haurren barraka eguna egingo dute Udaleko Festa Batzordearen ekimenez.

Epaitegi aurreko aparkalekuan jarri dituzten barraka guztietan bi fitxa erosi ahal izango dira euro baten truke, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara bitartean.

Festetako egitaraua

Ekainak 2, osteguna

  • 21:00etan, Mus txapelketa Ongi Etorri erretegian. Izen-ematea 20 euro. Sariak: 250 euro, txapelak eta garaikurrak, 190 euro eta garaikurrak, 130 euro eta 70 euro.

Ekainak 3, ostirala

  • 20:00etan, Txupinazoa.
  • 20:05ean, Erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira, Juan Antxieta musika eskolako ikasleekin.

23:00etan, Saloi dantzak Jose Mari Orbegozorekin.

  • 00:00etan, Dani Gastonen kontzertua, Jose Antonio Agirre Plazan.

Ekainak 4, zapatua

  • 11:00etan, zilindrada handiko motorren eta antzinako autoen karabana eta erakusketa.
  • 12:30ean, haur parkea.
  • 14:30ean, auzoko triki kontzertua.
  • 17:00etan, haur parkea. Ordu berean, txirrindularien erlojupeko lasterketa.
  • 19:30ean, erraldoiak eta buruhandiak, Juan Antxieta musika eskolako ikasleekin.
  • 22:30ean, Dzart taldearen kontzertua.
  • 00:00etan, Urgabe taldea.
  • 02:00etan, Izotz taldea.

Ekainak 5, igandea

  • 06:00etan, txokolate jana.
  • 07:00etan, sokamuturra.
  • 09:00etan, salda eta pintxoak.
  • 11:30ean, jubilatuentzat hamaiketakoa.
  • 12:00etan, dantzari txikiak.
  • 13:30ean, Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 16:00etan, haurrentzako pottokak eta zezenak.
  • 18:00etan, herri kirolen jaialdia.
  • 21:00etan, suzko zezena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide