Izen-ematea "ona" izaten ari da Azpeitiko Ibilaldi Neurtuan

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 7a, 15:06

XVII. Helduen Ibilaldi Neurtua datorren igandean da; 70 kilometro izango ditu

"Mendizale askok era honetako ibilaldi luzeak gustuko izaten dituzte, eta aurten Azpeitia inguruko zazpi tontorretatik pasatuko den ibilaldi hau antolatzea erabaki dugu", diote antolatzaileek (www.urola-kostakohitza.info)

Igandean Azpeitiko XVII. Helduen Ibilaldi Neurtua izango da. Baina aurten aurreneko aldiz 70 kilometro eta hiru mila metroko desnibela izango ditu Ibilaldi Neurtu honek. Lagun Onak Mendizale Bazkunak antolatu du. "Mendizale askok era honetako ibilaldi luzeak gustuko izaten dituzte, eta aurten Azpeitia inguruko zazpi tontorretatik pasatuko den ibilaldi hau antolatzea erabaki dugu. Izen-emate epea ireki zenetik harrera ona izaten ari da. Mendizaleen tabernan aurreko asterako hogei lagun baino gehiagok izena emanda zuten, horiei kontu korrontean dirua sartuta izena eman dutenak gehitu behar zaizkie eta, elkartera lagun askok deitu dute egunean bertan, igandean, izena eman daitekeen galdetuz", diote antolatzaileek.

Igandean, 03:00etan hasiko da ibilaldi neurtua, Azpeitiko mendizaleen elkartetik. Inguruko zazpi mendi tontor igo beharko dira: SamiƱo, Izazpi, Murumendi, Ernio, Gazume, Arauntza eta Erlo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide