Euskadiko XXIII. Antzerki Topaketen kartel lehiaketan 50 bat lan aurkeztu dira, Udalaren esanetan. Horien artetik erabakiko da aurtengo kartel nagusia.
Ikuslegoak ere izango du iritzia emateko aukera; kartel guztiak Udaletxearen beheko solairuan jarriko dira ikusgai eta gerturatutakoek emandako iritzien bidez Ikuslegoaren Saria erabakiko da.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00ak bitartean, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara zabalduko da erakusketa, ekainaren 15etik 30era. Arte eta Diseinu Zentrokoen laguntza izango du Udalak erakusketa antolatzeko.