Autobusak jarriko ditu Ikasberrik Araba Euskarazera joateko

Uztarria 2005ko eka. 14a, 17:06

Igande honetan ospatuko da Amurrion Arabako ikastolen aldeko eguna

Autobusa 08:30ean aterako da anbulategi aurretik

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak jarriko ditu igandean (ekainak 19) Araba Euskarazera joan nahi dutenentzat. Aurten Amurrioko Aresketa Ikastolaren alde antolatuko da eguna, Ekiozu bideari lelo pean.

Joan nahi dutenek 943 151246 telefono zenbakira deitu behar dute.

Autobusa, 08:30ean aterako da anbulategi aurretik. Amurriotik, berriz, 18:00etan. Bidaiaren balioa, 6 euro da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide