Fernando Tapia Alberdi (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol) diputatu jaunak eskola kirolari buruz Berrian idatzitako iritzi artikuluaren gainean hausnarketa bat egitera nator. Eskola kirola eredu integral eta integratzailetik sakabanatze eredu bihurtzen ari da.
12-18 urte bitarteko ikasleen eskola kirola desagerrarazteko bidea ireki duzue P.D.J. plana onartuaz.
Ikasle horiek kirol elkarteetara bideratzea nahi duzue; jakina denez, kirol elkarteak errendimenduaren bidean dabiltza, eta ikasle askok ez dute errendimenduko kirola egin nahi, baizik eta lagun artekoa, eta hori ikastetxeek eskaintzen dute.
Errendimenduko kirola nahiko ondo dago egituratuta adin hauetan; beraz, errendimenduko kirola nahi duen ikasleak badaki bere herriko zein elkartetara jo.
Kirol elkarte askok ez dute plan horiaurreraeramateko gaitasunik, baina plan berri hau irailean hastekoa da.
Ikasleak kirol mota bat aukeratzera derrigortzen dituzue. Nire herrian futbola edo saskibaloia. Zergatik?
Zure idatzian esaten duzu ikasleak berak nahi duen kirola bermatua duela. Bada, lege berri honekin, saskibaloian eta futbolean jolastuz ondo pasatzea nahi duen ikaslearen eskubidea zapuztua utzi duzu.
Beraz, gauza bat eskertuko nizuke: benetan ikaslearen kirol gogoa, errendimenduan nahiz ikastetxean, bermatzea nahi baduzu, P.D.J. plana zakarrontzira bota ezazu.