Udan ere euskara ikastaroak emango dituzte Azpeitiko Udal Euskaltegian. EGA ateratzeko ikastaro zehatza eskainiko dute aurten udako ikastaroen eskaintzaren barruan, "hau izaten da uda parteko ikastarorik ohikoena. EGA azterketaren bigarren deialdia irailean izaten delako", diote Udal Euskaltegikoek.
EGA ateratzeko ikastaroa ekainaren 27an hasi eta uztailaren bukaera arte izango da. Baina abuztuko oporraldiaren ondoren irailean jarraituko du ikastaroak, EGA azterketa egin arte; aurten lehenengo proba irailaren 17an izango da. Ikastaroan izena emateko epea ere ireki dute, eta hilaren 24ra arte dago zabalik.
Udal Euskaltegitik jakinarazi dutenez bi beka daude ikastaroa egiteko. Horien eta ikastaroaren inguruko informazioa 943 811947 telefono zenbakian jaso daiteke. Udal Euskaltegiaren eskaintzaren barruan beste ikastaro batzuk ere badituzte aukeran: maila desberdinetako euskalduntze ikastaroak eta ikastaro bereziak gurasoentzat, irakasleentzat, osasun arloan ari direnentzat, administrazioko langileentzat, eta beste zenbait ere bai.