Udaleko Agenda 21ekoek Ibaialde erakusketa didaktikoa zabalduko dute gaur, 18:00etan, udaletxe azpiko erakusketa aretoan. Erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ibaiak zuzenean ezagutzeko garatutako ingurumen-hezkuntzako programaren barruan kokatuta dago. "Herritarrak ibaien ingurumen balioaz jabetu araztea du helburu erakusketak, baita inguru horietako baliabide ekologikoak eta ondarea babesteko eta sustatzeko dagoen premiaz konturatu araztea ere", diote Udaleko ingurumen arduradunek.
Ibaialde erakusketa hilaren 27ra arte egongo da zabalik udaletxe azpian. Ordutegia honakoa du: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara, eta igandetan itxita egongo da.