Juanito Bikendi hil zen asteburuan, 84 urte zituela. Atzo eguerdian (ekainak 19) izan zen hileta elizkizuna.
Bikendi eskola garaietan hasi zen antzerkian, 8 urte zituela. Oargin geroxeago eta Antxieta Antzerki Taldean ere aritu zen. Kontu-kontalari bikaina zen; antzerkiak zerikusia izan zuen horretan, uztarria aldizkarian esan zuenez.