Urtero bezala, aurten ere Azpeititik Arantzazura erromesaldia antolatu dute herritarrek. Uztailaren 3an joango dira, 09:00etan plazatik irtenda. Han eguna pasatu eta arratsalde erdialdera itzuliko dira.
Hara joateko autobusak antolatu dituzte, eta izena ekainaren 30a baino lehen eman beharko da, Agirre edo Belaetxe dendetan.