Sanjoanak leku askotan ospatzen direla, baita Oñatz auzoan ere. Gaur hasiko dira jaiak han eta asteburu osoan zenbait ekitaldi egingo dituzte.
Oñatzen San Joan Bataiatzailearen eliza dago eta haren bueltan egingo dituzte jaiak oñaztarrek.
Orain ehun urte, 1905ean Oñazko elizan berreraikuntza lan handiak egin ziren, Imanol Eliasen Azpeitia historian zehar liburuan esaten denez. Eta, hurrengo urteko Oñazko Sanjoanetan ireki zen berriro eliza berrituta. "Oraingoan gainera, aurrealdean Oñaz etxearen armarria zuela. Hala esaten da, 1906ko ekainaren 18ko aktan". Hala bada, aurten ez da berreraikita irekiko Oñatzko eliza, baina urtero bezalaxe gaur San Joan eguneko elizkizuna izango da han. Baina festa trikitia, bertsoa eta lagunartekoa afariak osatuko dute.
Egitaraua
Ekainak 24
Meza nagusia, 11:30ean.
Hamaiketakoa trikitilarien alaituta, 12:00etan.
Ekainak 25
Lagun eta auzokoen afaria, bertako tabernan, 20:00etan.
Trikitilarien eta bertsolarien saioa, 22:00etan.
Ekainak 26
Meza, 11:30ean.
Elkosukorta harrijasotzailearen saioa eta Biurri eta Esnaolaren arteko aizkora lehiaketa.
Bazkal ondoren. Pilota partiudak, dantzarien saioa eta Xanti eta Juanito trikitilariekin erromeria.