Gizarte Zerbitzuetako ikastaroen inguruko proposamenak jasotzeko epea ireki da

Uztarria 2005ko eka. 29a, 14:06

Uztailaren 8an bukatuko da Gizarte Zerbitzuen bulegoetan ikastaroak proposatzeko epea

Proposamenak aztertu eta horren arabera egitaraua osatuko dute

Aurreko urteetan bezala, Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila datorren ikasturtea antolatzen hasi da, eta horri begira proposamen berriak jasotzeko prest daude, "edozein motatako ikastaroak emateko".

Gizarte Zerbitzuetako arduradunek "proposamen guztiak" aztertuko dituzte, eta horren arabera gizonezko zein emakumezkoentzako egitaraua osatuko dute. Aukeratutako ikastaroak "proposamenak egin dituztenek" eman ahal izango dituzte, arduradunen esan dutenez. Lekuari dagokionean, Udalak "ikastaroak garatzeko prestatuta" egongo den lokala utziko die.

Proposamenak uztailaren 8rako eman behar dira Gizarte Zerbitzuen bulegoetan (udaletxeako bigarren solairuan). Informazio gehiago jasotzeko Gizarte Zerbitzuetara jo edota 943 157192 telefonora deitu behar da.

Orain artean

Azken urteetan "emakumeei zuzendutako ekintza ugari" egin dituzte Gizarte Zerbitzuetako arduradunen esanetan, eta helburuak "gaitasun pertsonala hobetzea, aisialdirako eskaintzak eta autoestima garatu eta bultzatzea" izan dira.

Ikastaro horiek oso "harrera ona" izan dutela diote arduradunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide