Segabathor boskoteak Kubara joateko maletak prestatuko ditu laster, Festival Caimán Rock-ean kontzertua eman behar baitute. Uztailaren 12tik 18ra izango dira Habanan, Vedado auzoan bi urtean behin egiten duten musika jaialadi erraldoiean parte hartzeko. Lau eguneko jaialdian hamaika talde ariko dira, kubatarrak nahiz atzerritarrak, Karibeko perlan bestelako musikak ere posible direla frogatzeko.
Segabathor-eko Asier Larrañaga iaz izan zen Kuban eta han ezagutu zuen jaialdiaren antolaketan aritzen den lagun bat. Hark taldearen diskak bidaltzeko eskatu eta, entzun ondoren, Caimán Rock-ean parte hartzera gonbidatu zituen. 16.000 watio, milaka lagun entzuten eta hamaika talde ezagutzeko... "Abuztuan izan ezkero, luzatzeko moduko bidaia", Larrañagaren hitzetan.