Literatur zikloa antolatu du Literatuztak

Uztarria 2005ko eka. 30a, 13:06

Eider Rodriguez idazleak emango dio hasiera zikloari.

Uztailaren 1ean (bihar) hasiko da Eider Rodriguez idazleak eskainiko duen hitzaldi eta film batekin

Gaur, osteguna, Aitor Aranak eman behar zuen hitzaldia bertan behera geratu da

Uztailaren 1etik 17ra bitartean literaturaren inguruko hainbat ekitaldi izango dira herrian ikusgai, Literatuzta taldeak Lehen Literatur Zikloa antolatu baitu.

Literatura era desberdinetara kaleratzeko bideak bilatu dituzte Literatuztako kideek; hala nola, antzerkiaren, filmaren, erakusketaren eta irakurketaren bidez zabalduko dute literatura.

Eider Rodriguez

Bihar, ostirala, Eider Rodriguez idazleak zinea eta literatura uztartuko ditu. Krispetarik gabeko zinemaren jaiotza izenburua duen hitzaldia emango du lehenik, eta ondoren *Á bout de soffle* filma izango da ikusgai, udaletxe azpian. Ekitaldi horrekin hasiko da Literatur Zikloa.

Uztailaren 9an Ahulkiak saioa eskainiko dute Harkaitz Cano idazleak eta Patxi Santamaria eta Itziar Lamuerda antzezleek. Antzerkia eta literatura biltzen dituen saioa da.

Eta azkenengo asteburuan, batetik, Literatuzta aldizkariaren 6. zenbakia aurkeztuko dute, Plaza Txikian. Bestetik, literaturaren inguruko erakusketa jarriko dute Erdi kalean.

Aitor Aranak ezin

Hasierako egitarauan gaur (osteguna) Aitor Aranak Gay hiztegia liburuaren inguruan hitzaldia emango zuela iragartzen zen, baina, azkenean Aranak ezin izango du joan eta bertan behera geratu da ekitaldia.

Egitaraua

Uztailak 1: 21:00etan, Eider Rodriguez idazlearekin Krispetarik gabeko zinemaren jaiotza hitzaldia. 22:00ak aldera A bout de soffle filma. Udaletxe azpian.

Uztailak 9: 22:00etan, Ahulkiak antzerki errezitaldia. Harkaitz Cano, Patxi Santamaria eta Itziar Lamuerda. Udaletxe azpian.

Uztailak 15: 22:30ean Literatuzta aldizkariaren 6. zenbakiaren aurkezpen ekitaldia. Plaza Txikian

Uztailak 17: Literaturaren inguruko erakusketa, Erdi kalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide