Igor 'Kinttela' berriz ere kanpoan utzi dute

Eneko Garmendia 2005ko eka. 30a, 16:06

Beste urte batez, Azpeitiko Zezenzaleen Elkarteak herriko toreatzaile bakarra, Igor Etxaniz Kinttela, saninazioetako zezen feriatik kanpo utzi du. Kanpoko toreatzaileek dute lehentasuna eta hori onartezina da.

Uztailaren 24an Igorrek Azpeitian toreatuko du, bai, baina bere izena daraman elkarteak antolaturiko jaialdia izango da. Egun horretan toreatzeak ez du inongo sonarik izango. Azpeitiko zezen feria ezaguna da beste leku batzuetan ere, eta egia da kanpotik jende asko etortzen dela. Enpresari asko ere azaltzen da eta ferian toreatzen duten toreatzaileen managerrak ere bertan izaten dira. Bultzada hori behar du Igorrek, aukera hori, jende handi horren aurrean toreatzea.

Baina bere herrian ateak ixten zaizkio Igorri behin eta berriz. Azpeitiko zezenzaleek honetaz pentsatu beharko luketela iruditzen zait.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide