Lurrun trenen 30 zerbitzu eskainiko dituzte uztailean hasi eta abuztua amaitu arte

Uztarria 2005ko uzt. 1a, 15:07

Uztailaren 5etik 10era "lurrun trakzioaren hastapenetarako ikastaroak" emango dira

Trenen ordutegiaren berri dakar albisteak

Euskotrenen Trenaren Euskal Museoak 30 tren zerbitzu eskainiko ditu uztailetik abuztua amaitu artean.

Horrez gain, uztailaren 5etik 10era bitartean "lurrun trakzioaren hastapenetarako ikastaroak" emango dira, eta aurtengoarekin X. edizioa du. Ikasleek ikastaro horretan ikasitakoa uztailaren 8tik 10erako asteburuan jarriko dute praktikan.

Museoa asteartetik zapatura egongo da zabalik: 10:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:30era.

Trenen ordutegia, berriz, honako hau izango da:

Uztailean

Larunbatetan (hilaren 9an izan ezik), 12:30ean eta 18:00etan.

Uztailaren 9an zerbitzu bereziak egongo dira, ikastaroarekin bat eginik. Irteera orduak, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan izango dira.

Igandeetan (hilaren 10ean izan ezik), 12:30ean.

Uztailaren 10ean, ikastaroarekin bat eginik, 12:00etan eta 13:00etan irtengo dira.

Abuztuan

Larunbatetan, 12:30ean eta 18:00etan.

Igandeetan, 12:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide