Patxi Goneaga azpeitiarrak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde izateari utziko dio. 2002ko martxotik izan da Goenaga sailburuorde, eta orain, haren lekua Patxi Baztarrikak hartuko du, Berria egunkariaren arabera.
Elkarrizketa
Uztarriak kargua hartu eta hilabetera elkarrizketa egin zion Goenagari. Bertan, postua hartzeko arrazoietako bat hauxe zela esan zuen: "Euskaraz beti kezkatuta egon naizen aldetik, hor zeregina badagoela uste dut, eta beste batzuek egin dutena jarrai daitekeela eta ahal badin bada hobetu, euskarari bultzada bat emateko izan daitekeelakoan eta nik horretan zerbait lagun dezakedalakoan".