Enparan kaleko lanak aurrera doaz, eta aurreikusi bezala azarorako edo abendurako obrak bukatuta egongo direla uste du Udalak. Atzo, Enparanen lur azpiko azpiegiturak berritzeko lanak ikusten izan ziren Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Turismo saileko arduradunak. Izan ere, sail horrek obrak diruz lagundu ditu. 414.000 euro eman zituen Enparan kaleko eta Plaza Txikiko lurzorua berritzeko obrak egin eta Etxe Alai aldera igogailua jartzeko. Alde zaharreko lanek Enparan kalekoak eta Plaza Txikikoak, 781.349 euroko aurrekontua dute.
Lan horiei jarraipena emateko, ordea, Udala bigarren fasearekin hasi da lanean. Horrela, Perez Arregi plazako lur azpiko azpiegiturak eta lur azpiko zorua berritu nahi dute. Horretarako milioi bat euroko aurrekontua aurreikusi du. "Ekainean Eusko Jaurlaritzara lan horiek aurrera eramateko diru laguntza eskatu genuen, eta abenduan jasoko dugu erantzuna", dio Udalak.