Gaur egun Amueko zubiaren ondoan egiten ari diren biribilgunearen kostuaren zatirik handiena Azpeitiko Aceros Corrugados enpresak ordainduko du. Gainontzeko zatiak, %30-40 artean, Azpeitiko Udalak eta Foru Aldundiak ordainduko dituzte. Biribilgune berria egitearekin batera, Arcelorreko kamioientzako aparkalekua eta errepidearen azpitik pasatuko den oinezkoentzako bidea egingo dira. Obra osoak 1.500.000 euroko aurrekontua du.
Gaur egun enpresak kamioientzako duen sarreratik, Amue ondokotik, egunero batez beste 450 kamioi ibiltzen dira sartu-irtenean.