Harrijasotzaile errezildarrak 225 kiloko harria zazpi aldiz jaso zuen Alegiko jaietan igandean egindako erakustaldian. Horrela, errezildarrak Saralegik zuen marka igoera batekin ondu zuen. Miel Saralegik bost minutuan sei altxaldi egitea lortu zuen, eta errezildarrak denbora berdinean altxaldi bat gehiago egitea lortu zuen, 4:51 segundotan.
.19 urteko harrijasotzaile errezildarrak Alegian ipini zuen marka nahikoa erraz egin zuen. Harriari kolpe egiten zioenetik bizkar gainera jasotzeko, batez beste, 10 segundo behar izan zituen. Gainera, jasoaldien amaiera guztiak, kolpe batean egiten zituen. Proba bukatutakoan egin zituen adierazpenetan adierazi zuenez, "denbora ongi kontrolatu dut. Azken igoera urduri jarri gabe egin dut, seguru nengoelako eta dena primeran atera da. Oso gustura aritu naiz Alegian egindako proban".