Uztarriak Pourrean sari gehiago banatzea erabaki du

Uztarria 2005ko uzt. 20a, 13:07

Honako postu hauetan bukatzen dutenek jasoko dituzte sariak: lehenengo hiru postuetan bukatzen dutenez gain, 6.ak, 69.ak, 100.ak eta 179.ak

Sariak San Inazio bezperan banatuko dira Uztarriako txosnan

Uztarria, Pourra antolatzen hasi zenetik (2001ean) goraka joan da partaideen kopurua. Orain arte Pourrako lehen hirurak saritu ditu, baina aurten lehiaketan pizgarri gehiago jartzea erabaki du Uztarriak, saltsa handiagoa izatearren. Beraz, Uztarriak sari gehiago banatzeko erabakia hartu du.

Lehenengo hiru sailkatuentzat sari berak mantenduko dira: aurrenak 1.074 euro jasoko ditu, bigarrenak 537 euro eta hirugarrenak 268,5 euro. Horiez gain, honako hauek izango dira sariak eta horiek irabazteko lortu beharreko postuak:

  • 6. postuan bukatzen duenak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 69. postuarentzat: Joseba Albizu, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren elastikoa.
  • 100. postuarentzat: Uztarriaren sariak (elastikoa eta Uztarriaren txosnan gastatzeko 30 euroko balea).
  • 179. postuarentzat (azkenarentzat): 30 euroko balea tiobiboetarako (Udalaren laguntzaz).

Sariak San Inazio bezperan banatuko dira Uztarriako txosnan, 20:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide