Josu Bereziartua Nanga Parbaten gailurrera iritsi da

Uztarria 2005ko uzt. 20a, 15:07

Azpeitiarra 10:45 aldera heldu da zortzimilako tontorrera; seigarren zortzimilakoa du

Laugarren kanpamendutik gertu dago eta beherako bidean da orain

Josu Bereziartua mendizalea Nanga Parbateko gailurrera (8.125 metro) iritsi da, 10:45 aldera. Beraz, orain arteko aurreikuspenak bete ditu, "uztailaren erdialdera" igotzea aurreikusten baitzuen Hitza egunkariak eginiko elkarrizketan zioenez.

Al filo de lo imposible TVEko programaren espedizioan ari da parte hartzen Bereziartua. Bere egitekoa "filmatzea" zela zioen, baina, gailurra egiteko saiakera egingo zuela adierazi zuen aukerarik izanez gero. Eta egin du.

Bereziartuak bere seigarren zortzimilako mendia du Nanga Parbat. 1992an Cho Oyu (8.201 metro), eta Everest (8.848 m) igo zituen; 1996an Shisha Pangma (8.027 m); eta 2003ko uztailean Gasherbrum I (8.035 m) eta Gasherbrum II (8.068 m).

Azpeitiarrak badu mendiaz liburu bat idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide