Azpeitiko festak datozela eta Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du eta horrekin batera geltokiak ere aldatu egingo dira. 10 egunez iraungo dute aldaketek, uztailaren 23etik abuztuaren 2ra bitartean.
Larunbatetik hasita, Julian Elorza Hiribideko eta Trenaren Euskal Museo ondoko geltokietatik ez da autobusik pasatuko. Horien ordez, Enparan Gainen geratuko da autobusa, oinezkoen zubiaren aurrean.