Altzairuzko mallaz kargatuta zihoan kamioi batek zama galdu du arratsaldean, Lasaotik Zestoarako bidean, lehenik zama Zestoa aldetik zetorren kamioi baten gainera erori da, eta gero bere atzetik zetorren auto bat (Ford Fiesta grisa) harrapatu du azpian, Alberdiko etxearen ondoan dagoen bihurgunean. Autoan gidaria bakarrik zihoan, eta ez zaio ezer gertatu.
Ertzaintzak Urola Kostako Hitza-ri adierazi dionez, "autoaren gidaria ondo dago zorionez, gerta zitekeena kontuan hartuta". 14:00ak aldera gertatu da istripua.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak ari dira lanean istripuaren tokian. Errepidean kamioiak galdu dituen altzairuzko mallak daude eta Zestoatik Azpeitira bi norabideetan itxita dago.
Azken albistea (17:00): Uztarriari Ertzaintzak adierazi dioenez, oraindik Lasaotik Zestoarako errepidea bi norabideetan itxita dago. 18:00ak aldera arte itxita izango da.