Iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta hasi dira festak Azpeitian. Eguerdieko hamabietan hasi ere, txupinazoarekin. Abuztuaren 2an goizean bukatuko dira.
Hain zuzen ere, Iraurgi Saskibaloi Taldekoek bota dute; denboraldi honetan Iraurgiko lehen taldean jokatu duten azpeitiarrek, Joxe Luis Zubizarreta lehendakariak eta Lolo Encinas entrenatzaileak. EBA Ligara igo dira denboraldi honetan Iraurgikoak. Gainezka zegoen plaza.
Giro onak ez du etenik izango gaur, hainbat ekitaldi izango direlako; nagusiak, herri bazkaria eta zezenketa.
Gaurko egitaraua:
- 13:00etan, zezenen aukeraketa zezen-plazan, arratsaldean zezenketa dagoela eta.
- 14:30ean, herri bazkaria Azoka plazan.
- 17:00etan, Haurrentzat Zintzoren ametsa jaialdi berezia, plazan.
- 18:00etan, Brasileirissimo taldea kaleetan zehar.
- 18:00etan, zezenketak, zezen-plazan.
- 19:30ean, zezen-plazatik irtenda Tximeletak txaranga.
- 19:30ean, Loiolako Basilikan, Bederatziurrena.
- 20:00ean, Uztarriaren Pourra lehiaketaren sari banaketa, Uztarriaren txosnan.
- 21:00etan,The Blue Brothers eta Pleaseren emanaldia, plazan.
- 22:30ean, erremonteko finala, Izarraitz pilotalekuan.
- 23:00etan, suzko erroberak (Pirotecnia Zaragozana). The Blue Brothers eta Pleaseren emanaldiak jarraituko du, plazan.
- 23:00etan, kontzertuak: Besugo, Comando Armado Pacifista eta Kloratita.
- 23:30ean, Ttakunpa taldearen kontzertua, Olazko Amaren Plazan. Ondoren Euskal Jazzbana taldearen emanaldia.
Festetako egitaraua, hementxe.