Zinema aire librean ikusteko aukera egongo da egunotan herrian. Azpeitiko Zine Klub taldeak Zinea kalean ekimena antolatu du laugarren urtez, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Lehen edizioetan Betharrametako pilotalekuan ematen zituzten filmak, baina azken bi urteotan herriko plazan izaten dira, doan.
Hiru film emango dituzte, gaur, bihar eta etzi. Hirurak 21:30ean hasiko dira. Lehen bi filmak aurten estreinatutakoak dira eta hirugarrena iaz.