Bost ikastaro antolatu dituzte Zapo Txoko Gaztelekuan

Urola Kostako Hitza 2005ko ira. 2a, 12:09

Urrian hasiko dira eta izena emateko epea ireki dute dagoeneko; hilaren 20ra arte edukiko dute zabalik (www.urola-kostakohitza.info)

Zapo Txoko Gaztelekuak ere hasi du ikasturtea. Datozen hiru hilabeterako ikastaroen programa osatu du. Bost ikastaro antolatu dituzte, eta horietan izena emateko epea ere zabaldu dute. Irailaren 20ra arte dago irekita ikastaroetan izena emateko epea.

Ikastaroetan kopuru jakin bateko taldeak osatuko direnez, izena lehenbailehen ematea komeni dela diote Zapo Txokokoek. Horretarako bertara joan edota 943 157161 telefono zenbakira deitu behar da. Hilaren 12a arte goizeko ordutegian egongo da irekita Zapo Txoko, 08:30etik 13:30era arte. Hilaren 13tik aurrera arratsaldez ere lanean egongo dira, 16:30etik 19:30-era artean. Lehen Zapo Txokon egindako ikastaroetan arrakasta handiena sukaldaritzako ikastaroak eduki zuen; beraz eskari horri aurre egiteko datorren hiruhilekoan bi ikastaro antolatu dituzte. Capoeira eta argazkigintzako ikastaroak, berriz, aurreneko aldiz eskainiko dituzte. Tai-chia iaz ere eman zuten Gaztelekuan, eta aurten ere izango da aukera.

Zapo Txokoko ikastaroak

Bost ikastaroak Zapo Txoko gaztelekuan izango dira, eta gehienak urrian hasiko dira.

Tai-chi. Asteartetan da, 10:30etik eta 12:30ak arte. Urriaren 4an hasi eta abenduaren 20a arte. 20 ordu. 45 edota 40 euro (gazte, ikasle eta langabetu txartela dutenek). 15 laguneko taldea.

Capoeira. Asteazkenetan da, 18:30etik 20:00etara. Urriaren 5ean hasi eta abenduaren 14a arte. 15 ordu. 50 edota 45 euro (gazte, ikasle eta langabetuek). 15 laguneko taldea.

Argazkigintzaren hastapenak. Zuri beltzetik digitalera. Ostegunetan. 18:30etik 20:00etara. Urriaren 20an hasi eta azaroaren 17ra. 7,5 ordu. 45 edota 40 euro (gazte, ikasle eta langabetuek). Hamar laguneko taldea.

Sukaldaritzan hastapenak. Bi talde osatuko dira. A taldea, asteartetan jardungo da; urriaren 4an hasi eta azaroaren 29a arte. B taldea, asteazkenetan bilduko da, urriaren 5etik azaroaren 30a arte. Bi taldeek 16 orduko ikastaroa egingo dute. 18:30etik 20:30erako ordutegia izango dute. 48 edota 40 euro kostako dira (gazte, ikasle eta langabetuek). Hamar laguneko taldea.

Gabonetako sukaldaritza. Abenduaren 13, 14 eta 15ean da. Sei ordu. 18:30etik 20:30era. 35 edota 28 euro (gazte, ikasle eta langabetuek). Hamar laguneko taldea eta lehentasuna aurreko ikastaroan ibili ez direnek edukiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide