Astelehenean zabalduko da liburutegia

Urola Kostako Hitza 2005eko irailaren 3a

Igogailua jartzeko obrak bukatu gabe daude oraindik

Liburutegia, Euskadiko Liburutegi Sistemaren sarean sartu da

Etzi Udal Liburutegia zabalduko dute, ohiko ordutegiarekin: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Oraindik igogailua jartzeko obrak bukatu gabe dauden arren, ireki egingo dute. Itxita egon den bitartean, liburutegia Euskadiko Liburutegi Sistemaren sarean sartu da, eta hango agirien kode-bakarrak aldatu dituzte. Udal liburutegiko bazkideek www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua helbidean AbsysNet sareko katalogoak kontsulta ditzakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide