Otamendi poesia jaialdian Galizian, Aranbarrirekin batera

Urola Kostako Hitza 2005ko ira. 3a, 14:09

Condado do Minhoko (Galizia) XIX. poesia jaialdian izango dira

Idazle gonbidatuak dira biak (www.urola-kostakohitza.info)

Jose Luis Otamendi azpeitiarra eta IƱigo Aranbarri azkoitiarra dira aurten Condado do Minhoko Poesia Jaialdiko idazle gonbidatuak. Gaur, Salvaterra de Minho herrian (Galizia) egingo den errezitaldi poetikoan parte hartuko dute biek, hainbat poetarekin batera.

Condado do Minhoko XIX. poesia jaialdia da aurtengoa, eta "ibaien defentsa" du gaitzat.

Lehen ere joan izan dira biak hara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide