Ireki da AEK-n matrikulatzeko epea

Uztarria 2005ko ira. 13a, 12:09

Matrikulazio epea irailaren 29a arte izango da zabalik

Euskalduntzea eta alfabetatzea, hizkuntza eskakizunak eta EGA ateratzeko prestaketa dira aek-ren eskaintzak

AEK-k zabalik du 2005- 2006 ikasturteko matrikulazio epea, eta irailaren 29ra arte izango da zabalik. Azpeitiko Mikelats AEK euskaltegiak, ohi bezala, aukera ezberdinak eskaintzen ditu: euskalduntzea eta alfabetatzea, hizkuntza eskakizunak eta EGA ateratzeko prestaketa.

Izena emateko: Azpeitiko euskaltegian (Urbitarte 2, 1-A), 9:30etatik 12:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Edo 943 15 10 89 telefonoan.

AEK-k jakinarazi duenez, Azpeitiko Udalak bekak ematen dizkie AEK-ko ikasleei. Horretarako, ikasturte bukaeran %85eko asistentzia egiaztatu behar dute, eta ondoren, Udalak matrikularen %50 ordainduko die.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak ere ireki du matrikulazio epea. Joan den astean aurkeztu zuten kanpaina berria Udal Euskaltegira goaz. Bazatoz gurekin? leloarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide