Xabier Etxaniz Erle idazleak azken hogei urteetan haur eta gazte sailetan kaleratu diren euskarazko liburuak aztertu eta aukeratu ditu antologiarako (Berria).
Euskal haur literaturaren antologia-n 27 idazleen eta Euskal gazte literaturen antologia-ko 23en fitxez gain, bibliografia aukeratu bat osatu du. Antologietako idazleen artean, haur literaturan besteak beste, Aitor Arana (legazpiarra da baina Urrestillan bizi da) eta Pako Aristi urrestildarra daude. Eta gazte literaturan, berriz, aurreko bi idazleei Fernando Morillo azpeitiarra gehitzen zaie.
Antologia egiterako orduan, "kalitateari loturiko irizpideak" izan ditu kontuan Etxaniz Erlek.
Bilduma horien helburua, "euskal literaturaren egoera islatzea", eta jendea "literaturaz jabetzea" da.