Aitor Zubillagak, Francisco Beneyto eta Jose Luis Banero espainiarrekin batera, Canto Blanco herrian (Madril, Espainia) jokatu den plater-tiroko mundu mailako txapelketa irabazi du, taldeka. Bigarren postuan Argentinako taldea eta hirugarrenean Belgikakoa geratu dira.
Zubillaga, bi aldiz izan da bakarka plater-tiroko munduko txapelketako irabazle (2003 eta 2004 urteetan). Aurten ordea, bakarkako modalitatean ez du saririk irabazi. Zubillagaren hitzetan, indibidualean ez du "suerterik" izan.
Madrildik Azpeitira bidean da orain Zubillaga. "Gustora" dago taldeka irabazitako urrezko dominarekin.