Mendizaleak Neouvillen

Uztarria.eus 2005ko ira. 14a, 17:48

Lagun Onak M.B.k pasatu den astebururako (irailak 9, 10 eta 11) Neouvillera ibilaldira antolatu zuen.

Neouville, Frantzian, Saint Lary herritik hamabost bat kilometrotara dago.

Ibilaldian izan zirenek ostiralean eguraldi ona izan zuten eta Neouvielle tontorra egin zuten. Neouvillera Aumar lakutik joan ziren, Aubert lakuari buelta osoa emanez. Igo eta jaitsi leku desberdinatik egin zuten.

Gaua, Oredongo aterpean pasatu zuten eta larunbatean eguraldi txarrarekin esnatu ziren. Estaragne eta Campbieil mendiak egiteko asmoa zuten, baina etzen posible izan eguraldi txarragatik. Horrela, Frantziatik Espainia aldera pasatu ziren. Larunbat goizean, Viados inguruan buelta bat eman zuten eta arratsaldean berriz, Ainsa herria bisitatu zuten. Gaua Pinetako aterpean pasatu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide