Istripua izan da gaur (osteguna) saihesbidean, Arcelor lantegi parean, 14:30ak aldera. Kamio batek eta auto batek elkar jo dute. Antza denez, kamioiak lantegitik irten du eta errepidean zetorren autoa azpira joan zaio.
Anbulantzia istripua gertatu den tokira joan da. Uztarriak jakin ahal izan duenez, ez da zauritu larririk izan.
Istripua gertatu den lekuan auto ilarak daude une honetan, bi norabideetan. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.