Aretoko dantzen ikastaroak urrian hasiko dira, eta Joxe Mari Orbegozo dantzaria izango da irakaslea.
Ikastaroak, Udal igerilekuan emango dira larunbatetan. 16:00etatik 17:50etara hasi berrientzat, eta 17:50etatik 19:40etara era honetako dantzetan esperientzia dutenentzat.
Tangoa, rock and rolla, pasodoblea, valsa, salsa, cha-cha-cha eta beste hainbat dantza ikasteko aukera izango da. Udal kirol patronatoko bazkide direnek 17, 51 ordaindu beharko dute hilean. Bazkide ez direnek, berriz, 30, 57.