Nafarroa Oinez, azpeitiarroi ere laguntza eske urriaren 16rako

Uztarria 2005ko urr. 5a, 15:10

Jendea behar dute antolakuntzarako; Sakanan izango da aurtengo edizioa

Izena emateko, hona deitu: 948 56 29 51

Urriaren 16an izango da Nafarroa Oinez, Sakanan, eta laguntza eske, mezu bat bidali dute Uztarriara:

"Urriaren 16an eginen den Nafarroa Oinezerako 2.100 lagun behar dira lan egiteko. Dagoneko 1.000 lagunek eman dute izena, baina beste hainbeste falta dira. Zuetako norbait prest baldin badago lan egiteko, edo inguruan prest legokeen norbait ezagutzen baduzue, deitu IƱigo Aritza ikastolara: 948 56 29 51. Mila esker, eta ongi izan".

Uztarria Kultur Koordinadorak azpeitiarrak animatu nahi ditu Nafarroa Oinezekoei laguntza emateko. Nafarroan latza da euskararen egoera, administrazioaren aldetik eraso gogorrak jasotzen dituelako. Han ere ikastolen lana behar-beharrezkoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide