Nafarroa Oinezera joateko autobusak antolatu dituzte

Uztarria 2005ko urr. 13a, 18:10

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Orkatz Kultur Elkarteak antolatu dituzte autobusak

Datorren igandean, urrian 16an, ospatuko den Nafarroa Oinez 2005, "IƱigo Aritza ikastolak":http://www.nafarroakoikastolak.net/oinez05/Euskaraz/nafaOinez/agurra.htm antolatu du. Ikastola honek Sakanako Olazti, Ziordi, Altsasu eta Urdiaingo ikasleak biltzen ditu. Orkatz Kultur Elkarteak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak antolatu dituzte Azpeititik hara joan ahal izateko.

Orkatzek antolatutako autobusak Etxe-Zuri aurretik irtengo dira 9:00etan. Itzulera ordua 21:00etan izango da. Bidaiak 10 euro balio ditu.

Ikasberritik antolatutako autobusak 9:00etan irtengo dira anbulategi aurretik eta itzulera ordua 19:00etan izango da. Ikastolako ikasle direnek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasle ez direnek berriz, 6 euro. Autobusean joateko izen-emateko epea bihar (urriak 14) eguardirarte irekita egongo da. Ikasberrik antolatutako autobusa ez bada betetzen, ez da aterako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide