Pelikularik esanguratsuenetako bat euskaraz ikusteko aukera izango da egun hauetan Azpeitian, Soreasu zine aretoan: Obaba
. Orain dela hilabete estreinatu zuten filma, Donostiako Zinemaldian, eta harrezkero jende asko ari da ikusten. Gazteleraz ere badago.
Filma Montxo Armendarizek zuzendu du, eta Bernardo Atxaga idazlearen Obabakoak
liburuan oinarrituta dago.
Azpeitian gaur (urriak 14), zapatuan, igandean eta astelehenean egongo da ikusgai, euskaraz.
Oscar Sarietarako hautagaia izango da Obaba (Espainiatik).