Asier Oiarzabalek 362. postuan bukatu du Hawain

Uztarria 2005ko urr. 17a, 18:10

Azpeitiarrak 'ironman'-ean 09:59:29ko denbora egin du

Ostegunean, urriaren 20an, itzuliko da herrira

Larunbatean (urriak 15) Hawaiko 'ironman'-ean parte hartu zuen Asier Oiarzabal 'Disdira-'k, eta 1.743 parte-hartzailetatik 362. postuan sailkatu zen azpeitiarra. Bere multzoan (30 eta 34 urte artekoetan), 94. postuan.

Parte-hartzaileek lau kilometro egin zituzten igerian, 180 kilometro bizikletan, eta 42 kilometro eta 195 metro lasterka (maratoia). Disdirak igerian, 1:12:20ko denbora egin zuen (907. postuan). Bizikletan, 05:14:17ko denbora egin zuen. Eta lasterkan, berriz, 03:26:10ekoa (284. egin zuen proba horretan). Guztira, 09:59:29ko denborarekin bukatu zuen.

Ostegunean, itzuliko da kirolaria Azpeitira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide