Pako Aristik Note Book
liburua (Erein) aurkeztu du gaur Donostian. Aristik idatzitako azken bi liburuak Libreta horiko poemak
(2003) eta Gauza Txikien Liburua
(2005) bezalaxe idatzi motzekin osatutako liburua da. "Nahigabe, erabat, trilogia bat ez dudan egin pentsatzen etorri naiz aurkezpenera", dio Aristik. "Libreta horiko poemak
liburua, gu edo gure bizitza litzateke. Gauza txikien liburua
nia edo nik bizitakoa da eta Note book
, berriz, gu eta niaren ondoren, zu edo zuek da. Gizartea, mundua nola dauden nire iduriko, gizartekoak nola ikusten ditudan eta nire buruaz inoiz baino gutxiago idatzi dut oraingoan".
Liburua iaz, azaroan, hasi zen idazten eta irailerako bukatu zuen. Teknika berezi bat erabili du idazle urrestildarrak Note book
liburua idazteko. "Testu guztiei neurri bat jarri diet. Denek folio batean sartu behar zuten eta halaxe egin ditut, denak folio batean sartzen den neurria daukate", azaldu du Aristik. Folio bat gauza "miresgarria" iruditzen zaiola dio, "gauza sakratua da, bizitzan gure neurria da, pentsamenduak ateratzeko superfizie bat da".
Aristiren azken liburuaren berri eman da Urola Kostako Hitza egunkarian, Berrian eta Garan.