Uztaro haurtzaindegiaren egoitza berria inauguratu dute

Uztarria 2005ko urr. 19a, 17:10

Manuel Unanue, Tontxu Campos eta Ana Mendizabal zinta mozketa ekitaldian.

Euskalerria auzoan dago egoitza berria

Uztaro haurtzaindegiaren tradizioaren lekukoa hartu du Haurreskolen Partzuergoak 20 urteren ondoren

Uztaro haurtzaindegiak egoitza berria inauguratu du gaur Euskalerria auzoan. Inaugurazio ekitaldian, Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua; Ana Mendizabal, Azpeitiko zinegotzia; Udaleko ordezkariak; Maite LarraƱaga, Partzuergoko presidentea; haurtzaindegiko arduradunak eta guraso elkartekoak izan dira, besteak beste. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren Tontxu Camposek adierazi duenez, "20 urteren ondoren, Uztaro haurtzaindegiaren tradizioaren lekukoa hartu du Haurreskolen Partzuergoak". Camposen hitzetan, EAEn "105 haurreskola daude 101 udalerritan". Aurten gainera, 2.827 plaza eman dituzte haurreskoletan eta urtarrila bitartean, berriz, 3.050 plaza eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak, "etxeko eta bizi familiarren eskariei laguntzeko". Eskualdean bederatzi udalerri daude partzuergoan. Camposen adierazi duenez, "hezkuntza gizarteak egin dezakeen inbertsio onena da". Bestalde, erakunde publikoen, hezitzaileen eta gurasoen arteko elkarlana azpimarratu du Hezkuntza Sailburuak.

Ana Mendizabalek, Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeburuak, adierazi duenez "Udalaren helburuetako bat 0 urtetik hasita hezkuntza publikoa bermatzea" zen.

Zinta mozketaren ondoren, agintari eta arduradunek haurtzaindegi berriko instalazioak bisitatu dituzte. Ekitaldiaren irudi batzuk ikusteko egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide