Gaur hamabost, azaroak 4, XXIII. Euskal Antzerki Topaketak hasiko dira, eta hamar antzezlan izango dira aurten, azaroaren 4tik 27ra bitartean.
Sei antzezlan helduei zuzendutako antzerki sailekoak dira, hiru, berriz, helduei eta haurrei batera zuzendutakoak, eta antzerki alternatiboko bat ere izango da, Kandido Uranga zumaiarrak antzeztuko duena.
Herriko antzezleek ere parte hartuko dute aurtengo Topaketetan. Batetik, Lakrikun Antzerki Taldeak Zintzilik antzezlana antzeztuko du, eta Emakumeen Antzerki Tailerrak Kontuz garbitu berria obra emango du.
Urtero bezala, Eskola Antzerkiak ere bere lekua izango du. Ikastetxeetako haurrentzako bederatzi antzezlan iragarri ditu Udaleko Kultura batzordeak. Lan horiek azaroaren 21etik 25era bitartean izango dira.
XXIII. Antzerki Topaketen egitaraua
Azaroak 5 larunbata, 21:30ean. Neska politak, artasoro alaiak. Agerre Teatroa. Soreasun.
Azaroak 6 igandea, 18:00etan. Cantervilleko mamua. Hankatxo Produkzioak. Soreasun.
Azaroak 11 ostirala, 21:30ean. Henry Bengoa Inventarium. Kandido Uranga. Soreasun.
Azaroak 12 larunbata, 21:30ean. Kaukasiar kreazko borobila. Pok Produkzioak. Izarraitz pilotalekuan.
Azaroak 13 igandea, 18:00etan. Ane Monna, osola eta karramarroi, amama Pantxikaren altxor ezkutua!. Zenbat Gara Elkartea. Soreasun.
Azaroak 18 ostirala, 21:30ean. Kontuz garbitu berria. Emakumeen antzerki tailerra. Azpeitiar bikote baten esketxak eta Juanito Bikendi zenari goraipamena. Soreasun.
Azaroak 19 larunbata, 21:30ean. Zintzilik. Lakrikun Antzerki Taldea. Estreinaldia. Soreasun.
Azaroak 20 igandea, 18:00etan. 1, 2, 3...Inaxito. Lanku Bertso Zerbitzuak. Soreasun.
Azaroak 26 larunbata, 21:30ean. Erreleboa. Txalo Produkzioak. Estrenaldia. Soreasun.
Azaroak 27 igandea, 18:00etan. Marixe, panpinen euskal baleta. Kresala Euskal Dantza Taldea. Soreasun.