Uztarria Kultur Koordinadorak hasi du IV. Kulturaldia (atzo, ostirala) eta Losintxa Lehiaketa izan zen aurreneko ekitaldia (lehen AEK-k antolatzen zuen). Udaletxeko arkupeetan izan zen, eta Kitarrista Taldekoak ere aritu ziren.
Denera 87 losintxa izan dira, eta irabazlea, Haritz Arzallus azpeitiarrarena: Zaparrada bazina, mundu guztiari aterkiak oparituko nizkioke zure maitasunarekin ni bakarrik busti ahal izateko
. Saria: Argiñanonean (Zarautz) bi lagunentzako afaria eta Perla Talasoterapian (Donostia) hiru orduko zirkuitua.
Hona hemen 52 losintxa:
- Eguzkitan ez ibili zeren eta eguzkitan bonboiak urtu egiten dira.
- Nire baratzako arrosarik ederrena zara!!
- Zure presentzia ama lurrarentzat eguzki izpiaren presentzia bezalakoa da; zure ausentzia ama-lurra eta eguzkiaren erlazioaren arteko eklipsea da.
- Gau ilunean daude izar distiratsuenak, eta nire begien aurrean zure irrifar goxoenak.
- Neure buruaz beste egingo nuke zure laztana jasotzeagatik, baina ez dut nahi hiltzerik zure bihotza eskuratu barik.
- Zu zara baratzako kogollorik onena!!
- Zu bezalako zerurik ez dago, infernuan ere.
- Mendirik, haizerik, eguzkirik, itsasorik ez balitz, mundu hau ez litzateke ezer. Beno, bai; hor edukiko zintuzket zu.
- Zu maitatzea oso goxoa da, baina zu dastatzea goxoagoa.
- Katua banintz oraindik beste 6 bizitza izango nituzke zure ondoan gozatzeko.
- Joan nadila infernura, zure zuhaitzeko fruitu debekatuak dastatu dituztenen ondora.
- Ni naiz zuk gordetzen duzun altxor zoragarria aurkituko duen pirata.
- Busti nazak behetik gora euriak egiten ez duen bezala.
- Udaberriko lehenengo lorea seguru ez dela zu baino hobea!
- Zu ikustean, arnasa mozten zait, eta aurpegia alaitu; zu ikusi ezean, nahiago ez bizi, poz guztien gatza eta nire arimaren kutixi.
- Nire indarren iturriari ez zaio gelditzen urik, eta bizitzeko zure ttantta bat besterik ez dut behar nik.
- Zu lorie izen baziñen nere ametsa erle bihurtzie izengo zan.
- Itsasoak gatza behar dun bezala nik zu behar zaittut.
- Rita o Katrina hurakanak ere eztebe kenduko zuganako dauketen maitasune, asko maitte zaittut.
- Edertasuna grabitatea balitz zu nire zulo beltza zinateke.
- Zugatik?...
- Inoren ero ni, zure eroa ni!!
- Udaberria heldu dela somatu dut zure larrosa usaintzen ari naizelako. Muxux muxu hemen nago, pinpilinpauxak bezala lorak elkar batzeko.
- Bizitza bakarra omen den, baina ez bakarrik bizitzeko; hatoz hona politta...
- Nire begiak ukitzen zaituzte, nire eskuek begiratzen.
- Diamanteak loreak izan balira, lorategi edo jardin batean zu izango zinateke nere lore distiratsuena.
- Ze politek ene pentsamenduek udazken hasieran! Ezin topa... hortan nabil! Hainbeste izar, eta ezin izan! Zuretzako, geuretzako, izar eta ilargi!
- Itsasora malko bat erori zitzaidan, berea topatu arte maitatuko zaitut.
- Behi gazta baino gozoago zaude, gozo-gozoa.
- Zuhaitzak biluzik geratzen ari diren udazken honetan, zu zara ni jantzi eta berotzen nauen urtaro amaigabe goxoa.
- Zaparrada bahintz, hezetasunez bizitza umelduta pasako nikian.
- Niri begiratzean, ez pentsa nire begietan ikusten duzuna gehien maite dudana denik, zure edertasuna islada ezina baita.
- Zaparrada bazina, mundu guztiari aterkiak oparituko nizkioke zure maitasunarekin ni bakarrik busti ahal izateko.
- Hainbeste erakarri eta berotzen nauzu ze hautsontzia bazina, ez pentsa zigarro hautsik botako nizunik. Nire txalburuen bizileku izango zinateke eta.
- Gaurko eguzki eklipsea baino distiratsuagoa da zure begien dirdira.
- Etxean ez dut txixik egiten, komunean biluzik agertzen zaren argazkia baitut.
- Itxulapikoa bezala beteko zaitut baina ez txanponez baizik eta nire maitasunez.
- Bizi guztiye lo pasako nuke nere ametsetan azalduko bazine.
- Ordu txikiyetan haundi eiten nazun horrek, ordu handitako lehengaie zea.
- Eguzkiak helatua bezala urtzen nau zure berotasunak.
- Bill Gates jaunaren saldo netoa iruditzen zait zaborra, ezin da eta diruz erosi zu bezelako altxorra.
- Ez dago zure begirada eklipsatuko duenik.
- Nahi nuke zure Rosli-txikiye izatie, zure ezpainetan ibiltzeko.
- Zergatik zutaz pentsatuz, zutaz pentsatu beharrik ez dagoenean.
- Zure begiek duten distira egunsentiko lehen izpiak baino ederragoak dira, baina zure begiek ez badute nere begiekin bat egiten neguko gau ilun bat baino beltzago dut bihotza.
- Benetan zuten merezi zu gogoz muxukatu osteko egunetan mingainean izan nituen agujetek.
- Zure ahotsa entzutean, gorputza dardarka hasten zait, udaberriko txorien abestia entzutean bezala.
- Eklipsearena ez zen ezer izan zure distira ikusita, ez dago antijorik!
- Zer da nire begiek duten gauzarik politena? Zure islada.
- Zuk ematen didazun maitasunak eguneko alaitasuna ematen dit.
- Ezer ez da hain beharrezkoa, ezer ez da hain garrantzitsua, dugun unea aprobetxatzea, eta urrena, eta urrean. Eta desberdin egiteko aukera izatea.
- Zer da maitasuna? Zuk ematen didazuna.