Jokin Urangak Uztaritzen izandako Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioan 676,5 puntu lortu zituen, eta puntu horiei esker aurrera egin du, finalaurrekoetara. Laugarren egin zuen Uztaritzeko saioan.
Finalaurrekoetan 18 lagun ariko dira; 2001eko txapelketako 6 finalistak (Andoni Egaña txapelduna eta Maialen Lujanbio txapeldunordea zuzenean finalerako sailkatuta daude), Lekunberri, Idiazabal, Zornotza, Uztaritze eta Arrasateko saioetako bost irabazleak, eta puntuka sailkatutako beste zazpi lagunak. Hauexek izango dira bertsolariak:
2001eko sei finalistak:
- Jesus Mari Irazu.
- Unai Iturriaga.
- Igor Elorza.
- Aitor Mendiluze.
- Jon Maia.
- Sustrai Colina.
Final-laurdenetako saioetako irabazleak
- Aitor Sarriegi, 698 puntu (Arrasateko saioa).
- Amaia Agirre, 688,5 (Lekunberriko saioa).
- Etxahun Lekue, 706,5 (Idiazabalgo saioa).
- Amets Arzallus, 708 (Uztaritzeko saioa).
- Jon Martin, 712,5 (Zornotzako saioa).
Puntuei esker sailkatuak
- Ekaitz Goikoetxea, 703 puntu.
- Xabier Paia, 690.
- Fredi Paia, 681.
- Arkaitz Goikoetxea, 678,5.
- Iñigo Manzisidor Mantxi, 677,5.
- Jokin Uranga, 676,5.
- Arkaitz Estiballes, 673,5.
Finalaurreko saioak
Finalaurreko sei saio izango dira, bi itzulitan. Bertsolariek, beraz, bina saio egingo dituzte. Finalaurreko lehenengo saioa azaroaren 6an izango da Hendaian, eta hor kantatuko du Jokin Urangak. Oholtzan, Amaia Agirre, Fredi Paia, Jesus Mari Irazu, Jon Martin eta Unai Iturriaga izango ditu ondoan. Saioa Hendaiako D. Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan izango da 17:00etan.
Finalaurreko bigarren itzulian Urangak Donostiako saioan kantatuko du, abenduaren 4an. Aitor Sarriegi, Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, Igor Elortza eta Unai Iturriaga izango ditu lagun. Atano III.a pilotalekuan izango da saioa, 17:00etan.