Uztarria Kultur Koordinadorak antolatu duen IV. Kulturaldia bere hondarrera iritsiko da asteburu honetan. Urriaren 21ean hasita ekitaldi ezberdinak izan dira hiru asteburutan herrian.
Gaur gauean, Antton & El Corsal Desastre taldeen kontzertuak izango dira Sanagustinpen 22:30etik aurrera. Aurtengo Kulturaldiari amaiera emateko, laburmetrai euskaldunen emanaldia izango da igandean, azaroan 6an Gaztetxean, 19:00etan. Gaztetxeko emanaldian honako sei laburmetraiak izango dira ikusgai:Topeka, Lepokoa, El salto de Beamon, Amuak, Amnesiak eta Terminal.