Uztarria Kultur Koordinadora "gustura" dago IV. Kulturaldiak izandako harrerarekin. Orokorrean balorazio ona egin du, baina zer hobetu ere badagoela aitortu du: "Kulturaldia, oraindik, taldeen elkarlanaren eta koordinazio faltaren erdian antolatzen da, horrek sortzen dituen arazo guztiekin. Hori konpontzeko taldeen arteko elkarlan eta koordinazioa gehiago landu behar da".
Urriaren 21etik azaroaren 6a bitartean burutu da IV. Kulturaldia.